Galdura
Galderak ditut,
galduak daudenentzat,
galdera galduak, galdurak.
Galdura, zuen ahazturaren parte,
galdetzen ez den guztiaren lotura,
ausarten emergentzia irteera,
zentzu eta norantza guztien korapilo bildua,
barruan guztiok daramagun ikurra,
soka ikustezin honen muturra.
Tempura
Denbora ikusten dut zure begietan,
oso urruti,
urrutian deika,
zutaz galdezka,
non zauden jakin nahian.
Erantzunak jarraitu nahi ditu,
ogi papurrak bezala,
zugana iristeko.
Nor zara,
erantzunak dituzu baina inork ez du ezer galdetzen.