Kaxa

Imagen

Barrunbe guztiak banan bana ateratzen ari ditut,

ahotik tira eginez,

mago bat naiz,

koloreetako etengabeko zapi hilera bat ateratzen zait,

barrunbe guztiak, tripaki guztiak, epidermisetik barruraka dudan guztia

kanporatzen ari dut, ahotik tiraka zapi hilera batetan bilakaturik magoak bezala,

pailazoak bezala.

 

 

Hitz mutuak dira guztiak,

kode ezkutuak, berriak, zaharrak, hilzorian, jaio berriak.

Eztanda mutuak dira guztiak,

birdefinitu, begitu, ulertu, askatu, ekuazioa berriro lotu eta kaxan sartu.

Ateratzen ari ditut nire barrunbe guztiak, mago bat naiz,

ateratzen diren heinean lotu korapiloetan, kode berezietan,

koordenatu geografikoetan, ulergaitzak diren hitzetan antolatu,

kaxan gordetzeko denak zeratu, korapiloetan pilatu.

 

 

Ondo itxiko dut kaxa,

ondo lotu hitz mutu hauen funtsa, hatsa,

bitan, hirutan, zenbatetan entzun dudan hotsa,

dena gordeko dut kaxan,

zortzi marinelen korapiloekin lotuko dut,

zortzi itsasgizonen hatzez baliatuko naiz korapiloak gauzatzeko,

zortzi itsasgizonen hitzez baliatuko naiz konjurua pizteko,

kaxa itsasora ibaian barrena bideratzeko,

mezua nonahira ailegatzeko,

nigandik ahalik eta urrunen izateko. 

 

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s