Toka

Imagen

 

Errepikapenaren bitartez ikasten omen dugu,
jolasaren bitartez ikasten omen dugu,
oihartzunaren bitartez antzematen omen dugu gure burua.

Laua izan nahiko nuke, basamortu bat, lineala,
bihurgunerik gabekoa, guztiz zeharkagarria, gardena, hutsala,
datorren guztia etorri den moduan joan dadin,
marruskadurarik gabea, labainkorra kasik,
jokoan dauden tanto guztiak duten habiadura modu proportzional berdinarekin mantendu daitezen,
jokoan sartu diren faktore guztiak higi daitezen,
jokozelaitik noizbait atera behar badute,
sartu diren erritmo berarekin atera daitezen.

Curlingeko piezak balira bezala, inertziaren eragileak,
hoztutako paisaia izoztuetan labaintzen,
plano guztiak zeharkatzen,
petanka pieza dirdiratsuak,
udako parkeetan hirugarren adineko pertsonen eskuetan egongo diren apustuak.

Bakardadearen magia jokoetako korista,
heriotzaren antzezpen magistralaren txalotze set-a, “Claque”-a.
Ikusle soil bat,
entzule soil bat,
bizitzaren zaporeak dastatu ahal dituen maitalea, dastale soil bat,
erregeari zuzendutako pozoiaz hil beharko duen dastale soila,
bizitzaren zaporeek akabatuko duten soila bat,
zai zoi bele,
soil bat.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s