Origami bat egin,
orriak banan bana tolestuko dituzu
modu zehatz eta aurretiaz pentsatuetan,
planifikatutako irizpideak jarraituz
plano bakar batean zegoena hiru dimentsio edo lauetan kokatuz,
laua zenari orain latztasunaz
goxatuz.
Irudi geometrikoaren paperezko kidea
bilakatu,
erreala den zerbaiten analogoa
bilatuz.