Udako oroitzapenak,
aitona eta amonaren etxean euri eta klabelin usaina.
Baratzak,
sugandilak uralitazko teilatuen gainean,
burdin erdoilduz egindako putzuak, Petronor edo Castroleko kupel metalikoak baratza tartean, goraino gainezka egingo duen ur berdexka dutelarik barruan.
Hortensiak eta hosinak,
artoa, ke usaina eta sastrakak.
Itxurazko isiltasun bat,
inor ez,
txalupa baten motorearen dardara,
galtzeko denbora guztia,
eta itzultzeko beste horren beste.