Momentu honetatik aurrera hasiko nahiz eta ez hasi.
Nahasi eta behin eta berriro hasi,
zure esku zatar horietatik pasa eta nire gorputz osoan zure orrazi,
hitzen artean galduta zaude motel,
non bilatuko zaitut metatzen badituzu helbide guzti hauek,
helmuga, helburu, hell bide duzu motel.
Horra bidera nahi nauzu ere?
Ezin beste modu batera izan, nere,
ezin beste modu batera izan.
Bederen eskatu izan bazenu ene!
Kasu zurekin, kontuz, badatorrela,
bere ibilera potolo horrekin bidean gainezka egingo digu zure ahoak gorde ezin dituen hitz guztiak,
gainezka, eta ibai zabal hartara galduko zaizkigu azkenean nahi txiki hauek erdizka,
destino hitz totel honen zizka-mizka.
Non galdu dira hitzak,
non esan nahi ero hauen giltzak.
Non dago sen ona,
non?
Azkenean osasunaren omenez
egin behar izan dugun heriotz goiztiar honen finta.
Ederra benetan, Acli. Eskerrik asko nire lanorduei magia pixkat jartzeagatik.
Zuretzako magia guzti hau, nik ez dut nahi.
Baina mila esker, benetan eskertzen dut.
Poemei buruz hitzegiten nuen, noski. Animo!
Ni ere 😛