Publikoa eta Pribatua

A

Hitz hauek pribatuak dira,
horregatik ezin ditut esan,
ez dira bakarrik nireak,
ez dagozkit bakarrik niri,
nireak dira, baina ez bakarrik nireak,
horregatik ez daukat hauek esateko eskubiderik.

Preziatuak dira hitzok,
oso,
balio izugarria dute,
eta esparru oso mugatu batera mugatuak daude,
hesi batez inguratuak, gordeak, babestuak daude hitzok.
Ez dute kalterik egiten aipatutako hitz hauek,
onurak besterik ez lituzkete sortu beharko.

Baina esku ezegokietan erorita kaltegarriak suerta daitezke,
baliotsuak direla esan baitut,
noren esku erortzen diren arabera beren balioa aldatu egiten dute,
bahituak daude hitz hauek,
noiz arte, ez dakit.

Tokia badute,
non bizi.

Esparru mugatu batean etxea dute,
non iraun,
non hazi.

Pribatuak dira hitzok,
eta badira,
hori baita kontua,
izatea.

Bederen, nonbait.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s