Segalariak badu bere lana,
zelai zabal honetan dauden belar guztiak moztea,
aurrean duena sustraitik ahal bada etetea,
bere sega zorrotzaz kolpe lehor batez zelai zabal horretatik kentzea.
Hau lana segalariarena, gau eta egun,
errepikatuz, sortu egiten den guztia ezabatzea,
inoiz ezer egon ez balitz bezala uztea,
aldiro,
sega zorrotz horrekin,
sortutakoa zendutzea.
Ez du inporta, lasto, lore, belar txarrak, guztiak dira berdinak segalariarentzat,
modu mekaniko batez pentsatu gabe zelaia txukun mantentzea.
Hau du lantzat segalaria,
zelaiak berde mantentzea,
itxuraz bizirik,
ñabardurarik ez,
lautada berdea,
segalariaren zelaia,
lorerik gabeko lorategi finean.