Bi amets izan ditut gaur gauean,
ezker eskuan gorde dut bat,
eskubian bestea.
Batekin geratu behar omen dut,
aukeratu bi hauen artean.
Bata amets gaiztoa izan da,
ez dizuet esango zer izan den bestea.
Arazo handi bat dut orain,
zein gorde ez dakidan artean.