Ez ditut gezurrak maite izan, baina hau desberdina zen. Nire gezur txikia izan zara denbora luzean, izkutuan. Zenbat eta gehiago egitu orduan eta handiagoa egiten zinen. Nire egia zure gezurra bai zen.
Eta nik egiak maite ditut, zurekin gezur bihurtzen zirelarik, gezurti bat bilakatuz, konplizeak argudio hontan.
Gezur bakar baten aldekoa izan naiz hortaz, nere gezur haundia, zure egi txikia, eta konplizeak ginen.
Nork esan liezadake ez dela egia bata bestearen konplementu perfektoa ez ginenik.