Pasahitzak

image

Looparen dantza,
behin eta berriro antza,
errepikatzen dira gertaerak,
pertsonai desberdinekin,
bestelako egoera, eskenatokiekin,
Ikusitakoa benetan ikasi den frogatzeko asmoz.
Hurrengo pantailara pasatzeko giltzarriak bezala, galdera egokien erantzunak barneratuta badira ongi, bestela latza, hasierara itzuli eta berriz hasi, laberintu honetan galtzea erraza baita.

Xake-mate, mate-matika, handikan hortikan, kan-kan eta fandango, dantza egingo dugu franko.

Irrazional

wpid-img_nfqn9o.jpg

Bidean galderak jasotzen ditut, giltzarriak, gakoak, bildu eta metatu, bidai hau oztopatzen dutela uste ditudanekin denbora galduz. Galdera berdina behin eta berriro erantzutera ausartu, zehar bideak hartu, irtenbiderik gabeko kaleetan sartu, loop antzekoetan galdu.

Eta azkenik oraindik habian nagoela konturatu, guzti honekin jarraitu, eskuak beteta puzzle hau osatzen saiatu, ekuazioa askatu, helburua zein den asmatu ezin dudalarik berriro gelditu.

Galdetu, bildu, informazioa metatu, eta bai, gako batzuk ahaztu, noizean behin, datuak galdu. Hau guztia barneratu, hausnartu, bidean norabide argirik gabe jarraitu, baina banoa, nonbait, bidea josten jasotakoaz ohartuz, mutur hartatik hasi zen bidaiaz gozatuz.

Behinik behin bada ere jakintzak ugalduz, batzuetan norabidea zentzutu egiten da konorteratu, denbora guzti honekin jostatu, zenbat pieza dituen ez dakidan puzzle hau osatzera bultzatuz.

10

dantz

Donde está la música, donde está,
que suene alta fuerte hasta el final,
vamos a bailar este techno, este vals,
nadie quiere bailar parece un funeral,
bailad malditos que esto tiene fecha de caducidad, bailemos agarrados, bailes modernos o lo que toque, pero bailad,
que la música suene, que suene hasta el final. Prefiero que me pille saltando sin tocar el suelo, en el aire, no me van a parar, esto es un baile, así que bailad canallas bailad.