Bidean galderak jasotzen ditut, giltzarriak, gakoak, bildu eta metatu, bidai hau oztopatzen dutela uste ditudanekin denbora galduz. Galdera berdina behin eta berriro erantzutera ausartu, zehar bideak hartu, irtenbiderik gabeko kaleetan sartu, loop antzekoetan galdu.
Eta azkenik oraindik habian nagoela konturatu, guzti honekin jarraitu, eskuak beteta puzzle hau osatzen saiatu, ekuazioa askatu, helburua zein den asmatu ezin dudalarik berriro gelditu.
Galdetu, bildu, informazioa metatu, eta bai, gako batzuk ahaztu, noizean behin, datuak galdu. Hau guztia barneratu, hausnartu, bidean norabide argirik gabe jarraitu, baina banoa, nonbait, bidea josten jasotakoaz ohartuz, mutur hartatik hasi zen bidaiaz gozatuz.
Behinik behin bada ere jakintzak ugalduz, batzuetan norabidea zentzutu egiten da konorteratu, denbora guzti honekin jostatu, zenbat pieza dituen ez dakidan puzzle hau osatzera bultzatuz.