Palindromoa

image

Mugarik gabeko espazio mugagabean bizi gara. Radiorik ezin neurtu perimetro honetan, pulsar bat, itsas argi bat datozenei bidea argitzeko.

Mugarik gabeko mugak ezartzen ditugu, bata bestearen atzean eraikitzen jauregiak, hormak, harresiak, hesiak eta amildegiak, mugarik gabeko espazio honetan bizitzeko. Jasangaitza den ezjakintasun hau itxuratzeko.

Non da bidea, non goia, non behea. Bi planotan zabalduko gara, gure espedizioetan iristen garen muturretan banderak jarriz, topografoen tramankuluez baliatuz, eta mugak, ezezaguna ezagutzaz jantziz, hau nirea da, eraiki dezagun pareta bat ezezaguna ez dadila sar, uholdea bailitzan, manten dezagun hor zegoena, han, urrun, pareta honetatik at, orain bai gaude salbu, eta jarrai dezagun konkista, espazio ilun honen bistan, iragaz dezagun padura, igaro ditzagun lurrak, bandera gehiago ezarri ahal izateko, gure erreinua ahalik eta handiena bilakatzeko.

Hau dena da, ezin begihutsez antzeman, baina gurea da, ezaguna, ezagutzaz antolatuta dago, mugatuta, zatituta, banatuta eta kartografiatuta.

Hor zegoen hasieratik hutsune hori, bete da, jabetzaz jabetuta orain. Ezezagunari gerra aitortu diogu, beldurtzen gaituen kaosa, uholdeak iritsi bitartean egongo gara lehorretan, muga guzti hauek salbu mantentzen digutelarik tontorrean. Gure tontor honetan zaintzarik behar ez duen gotorlekuan egonean. Mugagabeak diren mugak eraikitzen, jauregian, gure jardunean, beldurtzen diguten guzti horiek urrun mantentzeko lanetan.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s