Marble

2013-03-09 01.41.15

Puxtarriaren ekuazioa.

Masa bider abiadura, akzioa eta erreakzioa, newtonen legea eta energiaren kontserbazioa. Errepikatuko dira kolpeka kolpeka erortzen den gorputz baten hotsak, bi hots, hiru, oihartzuna kontutan hartzen badugu bikoiztuta aldiro, kanpandorreko alarma deiadarrak 360 gradutan zabaltzen.

Aldiro, bat, bi eta hiru, eta jarraitzen du bere jauzia, fisika hutsa da, bere pisuaren baitan dago erantzuna. Ekintzek egia dute bere baitan, edo hori diote, egia existitzen bada behintzat.
Gorputzek inertziaz jokatzen dute, beste gorputz batek inertzi honen nolakotasuna aldatzen ez duen bitartean.

Eta horrela izaten da haurtzaindegiko patioan ikasitakoak, ziba, soka eta saltoak, estrapolazio kuantikoak dira batzuetan literalki aplikatuak, bestetan literarioak, baina guztiak ikusitakoak, erdia zorte pixkatekin ikasitakoak, lepotik, lepo, oinetik oinaze, orain hasi, mutur batetik bestera ezeztatu teoria eta berriro hasi, grabitazio kontuak dira denak, denbora eta espazioa erlatiboak, larritasunaren arabera doituak aldiro.

Dirudienez formula matematikoetan dago dena, fisika kontua da, nik ez dut argi, haurtzaindegiko patioan ikasitakoa magia izan baita beti, helduaroak akaso badaki errepikapenaren berri, mantra bat da, aztikeri bat, gorputzon dinamikan errotzen diren kontuen atari.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s