Argia leiho guzti horietatik sartzen da, ez duzu persianik eta, baina ezin ohetik altxa.
Dena ixil dago, argazki batetan bezala, arnas hartzearen hotsa besterik ez. Gezurra, irratia background moduan dago, baina argazki bat iruditzen jarraitzen du, oroimen bat dirudien ohietakoa. Tigrezko animal print antifaz bat buruan, lo zaudela antzezten duzu, hodei bat dirudien maindireetan, horren txuri eta txikia den zeru puska hortan.
Eta orduak, mantso egiten dute aurrera, eta eguzkiak ibilbide eliptiko bat marraztu du leiho batetik bestera, argi ilunabarra, tailandiar zaporeko bazkaria eta litxarkeriak pelikula ostean. Argazki bat iruditzen jarraitzen du etxea, etxe txikia, ahula, hauskorra, lau gelatako bihotz.