Arkimedes

Onespenaren begietara begira, mimo bat, errobot bat, katu kosmiko baten gif animatu bat.

Laserra jaurtitzen du hatzaparretatik, cute cat laser gif, baina non gelditzen da txalupa? Eta irudiak metatu egiten dira prozesuan gorderiko eragiketak atzekaldean martxan dirautelarik.

Aingura askatu dute, baina ez du hondoa jo, dirudienez, segi soka ematen jarrai dezala bidea azkenik itsaspean lur egin arte.

Sakatu botio guztiak, entzun gabeko mezu zerrenda luzea erantzungailuan, eta zer eguraldi ona egiten duen.

Itxi prozesua, ez hau ez, bestea.

Metro, boulot, dodo, burbuila piszina batean diraute errealitateak pilatuak, paraleloki, bata bestearen gainean, ondoan, inguruan. Baina ez dira nahasten, irudiak mutearen ikurra ezker aldean, off-ean entzuten dira argibideak, noiz, zer eta non.

Bonolotoko bolak bezala besteen artean gailentzen dira istoria batzuk, olioa eta ura bezala, densitate kontua medio.

Eta hauek izango dira sarituak gaurko saioan, sasoian gaude.

Topa eta osasuna, edan dezagun istorio hauetatik, bejondeigula.

 

Eguzkitan inprobisatzen

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s