Ez dute soinurik sortzen,
espazioan bide egiten dute.
Ikurren bidez, beren lekua bete, itsasargiak, afitxak lez, denbora kudeatuz, ixiltasuna denboraren erabileraren bitartez antolatuz.
Ekuazio matematikoak dira, mutuak.
Ariketak, elkarrizketan, arkitekturak betetzen, presentziak eta ausentziak nabarmenduz azken hilaratik, baina beti present, islada bat bezala, dirdira bat, izarrak urruneko galaxia bateko oroitzapenak morsean.
Mutuak, zein ederrak, ixiltasun hortan, esaten duten guztiarekin.
Froga txikiak