Hilobi Maite

Eternitatea begi bistaz antzeman ezin daitekeen zerbait da, kontzeptu gisa ia ulerkaitza egiten dena, baina hor dago, eta eternitatea instant batean bizi daiteke, arratsalde batean, egun batean, aste batean.

Eta zaila da eternitate horretatik ateratzea, bertan irauten dutelako ahantzi ditugun denak, une bakar batez poza bizi izandako momentu hori han dagoelako gordea, eternitatean, eguzki izpi hura, lehiotik sartzen zelarik, usain berezi hori, hogei urte pasata ere oraindik bertara eramaten zaituena, bere eskuak, bere irrifarra, bere hankek zure hanken kontra nola igurtzitzen zirenean sentitzen zenuen beroa. Goizetan ahoa lehorra zuelarik ezpainak nola zimurtzen zitzaizkion. Amets guztiak han daude, eta ezin zara eternitatetik aldendu, zulo beltz baten gisa funtzionatzen du, eta xurgatzen zaitu, eta zuk ez diozu alde egiten utzi nahi, baina zer dago bestaldean, zer da eternitate hori, oroitzapen bat besterik ez bada orain. Museo zikin bat, besterik ez, argizariz eta formaldeidoz bustitako gezur bat besterik ez.
Eta behin eta berriro itzultzen zara, eternitate hartara, dena ondo zihoan momentura, dena izan zitekeen unera, eta formaldeido usainak ez zaitu geldiaraziko, ezta argazki zaharkituaren plantak, han da poza ezkutatu den tokia, eta han bilatu behar duzu, han eta ez beste inon. Eta xurgatzen zaitu, deitzen zaitu, eta zu horren zain zaude, itzultzeko, baina azkenean ez duzu batere argi benetan deitzen zaituen edo zu zaren zulo beltzaren mugan kokatzen dena xurga zaitzan. Gutxi iruditzen zaizu, ez da nahikoa, hau ez da beharko lukeena.
Baina itzuli egiten zara, museo hartara, oroitzapenen ongizatera, berriro ere argizpia, berriro ere algara, eta dena da posible, baina ez duzu ikusi nahi, museoak ordutegia duela, jai egunak, eta bertan erakusgai daudenak hori direla, argizarizko figurak, akatsak dituztela, perfekzio faltsuz bilduriko desirak.

Baina itzultzen zara, lamiak ederregi egiten dute kantu, edo zuk hori deritzozu, eta zer da adorea burrukatzeko gogoa ez bada, eta prest egongo zara eternitatetik poza berreskuratzeko, bertatik atera eta salbu jartzeko.
Tamalez han ez da bilatu beharreko tokia, eta nolabait badakizu, baina ze ederra den toki hura, mina duzu aldentzen zaren aldiro, mina itzultzen zaren aldiro.

Tabakoa erre egiten duzu konpultsiboki, hortzak garbitu eta goragalea datorkizu, insomnioa, berriro ere, eta ezin egona itzultzen da.
Zein zaila barrutik tira egiten dizuten kateak etetea, ezin baitituzu moztu eskuekin eten edo apurtu, ez dakizu nondik sartzen diren zure barnean ezta ere non hiltzatzen diren, baina txotxongilo bat bazina bezala mugiarazten zaituzte, ohean lau orduz munduari bira eman, eta postura guztiak saiatu, baina ezer, eternitateak zain zauzka, eta badakizu ezin zarela itzuli.
Rouge. Lou Reed (Loopean)

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s