Elkarrizketa

Bi kategoria egotzi dizkigu historiak.

Bai, eta ez, X eta Y, bi aldagaietan oinarritutako grafikoan bizi gara eta antolatzen gaituzte.

M:

Nire aurrean eserita zaudete, ezin nauzue ikusi, baina atzo elkarrekin ginen, orain bezala, eta bihar elkarrekin jarraitzea espero dut.

Negar egin zenuen azken aldian han egon nintzen, malko horrek begitik behera masaila zeharkatzen zintuen bitartean.

Gauez, ere, elkar egiten dugu lo. Ixila izaten naiz gehienetan, arina batzuetan, astuna besteetan, bide lagunak gara, eta zuek guztiekin batera naiz.

Hasieran, batzuekin egiten nuen bidea, gero beste batzuekin, eta horrela zuengana iritxi arte.

E:

Nik hasieratik ezagutzen zaitut, eta ez pentsa, nik ikusten zaitut, bai, oso ongi gainera, eta astuna zara.

Nor zarela uste duzu?

Beti oinpuntatan pasa egiten zara, toki guztietan zaude, dena neurtzen beti.

Hemen naiz, zuekin batera.

Zangoa jartzen duzuen tokira noa, horra, edo hara, eta niri esker iristen zarete. Niri esker zaudete hemen eta ez zarete desagertzen, nik ematen dizuet tokia, etxea, eta sostengua.

M:

Arrazoia duzu, bai, baina elkarrekin gaude bide honetan, nik ere ezagutzen zaitut, aski ongi gainera, eta egiten duzuna asko maite dut.

Zuk ematen diozu forma muxuari, eta zaplastekoari, eta zenbat pauso dauden bere etxetik, horrenera, hatz puntatik bularreraino dagoen tarteari izena eman diozu.

Eta ni han nengoen, hori dena gerta zedin ere, badakizu.

E:

Bai badakit. Ez niri hori aurpegiratu.

Eta bai badakit zuri esker ere dela hau dena posible, baina zaila zara ikusten, azkenean batzuetan bakarrik sentitzen naiz, zuk ordea ez didazu bakardade horrekin laguntzen.

M:

Ni ere bakardade horretan nago, eta nola daiteke bakarrik sentitzea?

Ikusten dituzu pertsona hauek denak? Hemen daude, gurekin, eta kanpoan dauden beste hainbeste, eta etxean gelditu direnak. Nola sentitu zaitezke bakarrik? Ez al dituzu entzuten, ikusten? Ez al dituzu ulertzen?

E:

Ulertu? Eta beraiek ni? Beti berdina da, etorri egiten dira, eta gero azkenean denak joan, eta gu bitartean hemen, zu eta ni, hasieratik.

M:

Bai, hasieratik, baina badakizu hori ere erlatiboa dela.

Nik betidanik esango nuke, politagoa da, ez duzu uste?

E:

Bai, beti… beti mugan… eta aurrera, ez dakigularik zer datorren, muturrean dugularik ezjakintasuna, eta ikusten dituzu hauek denak?

Berdinetan daude, zer izango da bihar, eta etzi?

M:

Baina izango da. Eta horrek pozten nau.

E:

Bai, zu beti bezala, zure sakontasun horrekin, baina nik konkrezioak behar ditut!

M:

Behar?

E:

Bueno, nahi? Edo…

M:

Nahi, bai, nahia polita da, eta batzuetan ezinbestekoa, horri esker egiten duzue, hemendik-hara.

Horregatik itxaroten duzue ni ondoan zaituztedala, behar bezain beste nahia asetzeko, eta zango bat bestearen aurrean jarri, irrika dela eta.

E:

Berriro hasiko zara?

M:

Berriro, oraindik, zer inporta du.

E:

Zu eta zure espansioa, nola zabaltzen zara nahi duzunean…

M:

Zurekin batera beti.

Zuk ematen didazu bidea, nik zuri epea, badakizu, eta gustora gainera.

Baina etzazula ahaztu hau dena asmakizun hutsa dela, ez dugu ba sinetsiko hau dena horrela izan daitekeenik bakarrik.

Bi dimentsio, zuri ala beltz, ez aldago grisik akaso, edo sikiera?

E:

Nik zenba dezakedanari besterik ez diot krediturik ematen.

Ez ditut sineskeriak maite, eskua zabaldu eta bertan sartzen dena hori da dena… eta guztia.

M:

Eta ni zure eskuan kabitzen alnaiz?

Zu ez zarelako nirean sartzen, ezingo nuke….

E:

Zuk ez duzu eskurik!

M:

Bai!! Baina berak, bai! (Publikoko norbait seinalatuz)

Berak eta horrek, eta zuek denak.

Poza eskuan sar dezakezu? Nik ez, gainezka egiten dit. Eta horregatik ez da gutxiago izango.

E:

Ondo da, oraingoan irabazi duzu. Baina begira, begira horri (publikoko pertsona bat seinalatuz) Berak nik bezala pentsatzen du, frogak nahi ditu, nondik nora, noiz, eta zergatik, eta garrantzitxuena, noizarte, eta noraino.

Eta ezta guk ere, ez dakigu galdera horiei erantzunik ematen. Konkretotasuna… hori da balio duena, txanponak bezala, txin txin eta bestelakoak nork daki.

M:

Eta horregatik zara horren ezinbestekoa, zuk ematen diozulako tokia guzti horri, laztanari bidea, malkoari bularra, amorruari zubia, itsasoari….

E:

Bai, bai, bai…

M:

Eta hori eta guzti ere, zer da irudi hotz bat?

Zer da irudi hotz bat ez badu iraupenik? Basamortua!

Eta zuri esker diren konkrezioak nirekin bizitza hartzen dute. Istoriak osatzen dira, etorri eta joan egiten dira, badakizu, zuk esan duzu lehenago.

(Publikoari galdezka)

Ez alzenukete berriro ere zuen bizitza biziko? Errepikatuko?

Bukatuko delakoaren beldurrez pena mereziko ez duela pentsatzen duzue?

Bizitako esperientziak pasatakoan akaso gutxiesten ditugu, dagoeneko pasa direlako?

Nirekin batera ditut bizipen guztiak, zuenak, nireak, eta hemen diraute.

E:

Zureak ez du balio, ez dugu denak zure memoria.

M:

Ez alzara Mariarekin oroitzen?

M:

Eta Iñakirekin?!

E:

Bai

M:

Idoiarekin

E:

Bai!!

M:

Eta Koldo eta bere alabarekin?

E:

Bai, bai BAI!!

Baita ere.

M:

Eta non dira orain?

E:

Ez dakit, (PAUSAN)

Joan ziren.

M:

Ahaztu nahi dituzu!!

Esistitu ez balira bezala.

E:

Ez! nola baina?

Baina ez daude. Nik ez ditut ikusten.

M:

Nola ez daudela?

Ez didazu oraintxe esan ba, gogoratzen dituzula?

E:

Bai.

M:

Ba hor duzu behar zenuen konkrezioa.

Zurekin batera daude.

E:

Jokalari eskasa naiz, ez dut galtzea maite.

Eta badakit esan nahi duzuna, eta ados nago, baina ez da berdina, beraien pausoak entzutea, ikustea, eta barreak, eta haserreak, …eta nola egiten zuen pailazoarena Gotzonek…

Ez da berdina

M:

Baina zurekin daude, esan duzun bezala, eta ez dakigu non diren orain, eta hori da kontua, ez dakigula.

E:

Goazen beraien bila!

M:

Nora?

E:

Noiz?

M:

Baina zer esaten duzu!

E:

Bai!!

Janaria beharko dugu, bide luzea izango da… (Bere baitan ahots ozenez ari delarik)

M:

Eh!!

Aizu!!!

E:

Mapa, brujula, eta… lo egiteko… (Pentsakor eta oso arduratua)

M:

Burua galdu duzu?

Serio ari zara?!

Bide hau (Hatz puntarekin lurra seinalatuz)

Hau hain zuzen ere ez du maparik, aldiro aldatzen delako, bakoitzarentzat desberdina delako.

NORA!!!?

E:

NOIZ!!!? (Haserrearekin erantzuten dio)

Aldaketak, eta aldaketak, eta aldaketak, ez dut mugitu nahiko.

Baina aldaketak beti agertzen dira, bata bestearen atzetik.

Eta ni beraiekin batera aldatzera behartzen naute.

Zertarako baina.

M:

Shhhhhhhhhhhhhhhhh!!!

BIAK BATERA:

Hemen izan gara beti, zuekin batera.

Elkarrekin egiten dugu bidea, eta bai, erantzunik ez duten galderak asko dira.

Erantzun guztiak eskura bagenitu agian ez ginatekeelako mugituko, ausartuko, aldatuko, probatuko.

Har dezagun datorrena, jarrai dezagun mugimenduan, dena delakoa izango delako, hortan dago eta koska, ezjakintasuna jakinmina bilakatzea.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s