Zentzumenak

Zure usaina.
Eta oroitzapenak korapilatzen dira nire gorputz osoan maindireak bezala. Orduak nire lepoan leunki irristatu egiten diren bitartean. Mikrofibrazko txinoetako manta marroiaren azpian elektrizitate estatikoa metatzen dugun bitartean, zentral elektriko bat lau hankatan, lau besotan, lau eskutan, eta zure arnasa. 
Ohetik altxa eta korrika itzuli berriro mantapean korapiltzera. Soinubanda pelikuletan, Bram Stoker, karpatoetako maitasun antzinakoak. Eta zure bizkarra beti bezala jarraitzen du, konstelazio bat, bi edo hiru, galaxia bat. Eta ze ondo usaintzen duzun, dutxatu ez bazara ere. Perfumea eratorriko nuke tanta bakoitza urrearen pare gordetzeko, dolarraren krisiaren aurrean salbatuko gintuzke, munduko ekonomiaren oreka bermatuz. 
Eta gauez esna, eta ametsetan lokarturik zure arnasa, eta filma oraindik ez da amaitu, nahastu egiten ditut ametsak eta pantailako argiak begi bat irekiarazten dit. Orduak zure eskutatik neretara pasatuz. Iratzargailuak jo egiten du, bata besteari besarkatuta gaudelarik, eta oraindik ordu erdi lanera joan baino lehen. 
Gordeko ditu maindire horrek orduak, kilowatioetan, hurrengorarte, zentral energetiko horren onurak salbatuko dituelarik munduko kalte guztiak. 
Igande perfektuak inprobisatzen

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s