Hutsuneak

Hutsuneak ditut gorputz osoan zehar, gruyère gazta bat banintz bezala. 
Zuloz josia nago, tamaina eta forma guztietako zuloak. 

Nire bitartean kirikatu daiteke, bestaldean zer dagoen ikusi nahi ez gero, ez naiz gardena, zuloak ditut, besterik ez.

Batzuetatik ikus daiteke, besteetatik haragia, ehunak, larrua, zainak.

Zulatuta egonda ere bizi naiz, hau baita nire izana, kraterrak ilargiaren lurzoruan, katastrofe naturalen biziraulea, istripu geografiko bat.

Hemen, present, zulatzen jarraitzeko prest, ausartzen bazarete,

nire mina zelaia zuena da.

Pandora.

_20170510_090613Azkenean ireki da kaxa, eta uholdea sartu nahian dabil, ilera luze bat sortzen da. Ateak ireki dira, Harrodseko beherapenetan bezala. Bultzadak, ukalondo eta ostikoak. Korronte izugarrien menpe igerian, jende masa noraezean eskuak airean zerbait arrapatu nahian. Zilioak dirudite, flageloak, polipoak kantauri itsasoan, marmokak udako egun eguzkitsuetan.

Azkenean ireki da kaixa, eta korronteak geratzen ziren oroitzapenak ezabatzeari ekin dio, presiopean garbitzen diren erdoil puskak bezala, ehundaka esku nahasiak, inertzia bide.
Pandoraren kaixa, azkenean, ireki ditu ateak, eta uholdea sartu da, horrenbeste denboraz urtegiaz bestalde kontuak. Ziklo berri bati forma emateko, iragana eskuekin errotik ateratzen, harrapatzen duten guztiari eusten dion masa, sari baten bila noraezean. Oroitzapenak sustraitik ezabatzen.

Ezinbestekoa zen dirudienez, orain korrontearen indarrak garbituko ditu lauki zuzen honen aldeak, ziklo berri bat hasi dadin.
Zerotik.