Nekaezinentzako

Zentzumenak trabatzen zaizkit, konortea ia galtzeraino. Eta badakit ez dakizula, esku artean gordetzen duzun altxorra nolakoa den. 
Zeharkatzen ditut itsu basamortuak, oasiak ez dira egokiak eta, begitazioak direlako sarri, baina dirdira horrek argitzen du bidea, urre koxkor bat, argi joko bat, Hansel eta Gretelen hamaiketakoak utzitako planoa lurrean. 
Eta nola begiratu zuzenean edertasun hori itsutu gabe, oihanak basamortu bilakatu bazituen. 
Horregatik da ederra hain zuzen, liluragarria, argi horrena, gidatzen bainau egunez, eta gauean, ere, eta erretzen banaiz ere bidean aurrera egingo dut, liluratu egiten nauelako, esku artean gordetzen duen altxorra.
Eta ez dakizu zer den, baliotsua, gordetzen dena azalean, animali ezkutua, korapilatua, begi horien atzean. Bere edertasuna ezagutzen ez duen kimera.
Eta agertzen da bere edertasunarekin argitzera, ezjakintasun horretan dagoela benetan altxor horren izate bera. Gauak egun bilakatzen dituena, egunak gau, eta aurrera. Denboran zehar salto egiten duena, jolasean, liluratzen duela bidean, basamortuetan oasiak sortuz tartean, nekaezinen atsedentokiak azken finean, bidea zeharkatu beharrekoa delako, eta zergatik ez artean, edertasuna laztandu, denbora eskutan eduki, une batez, bitan, irauten duen bitartean.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s