Eskuak

tresna mutu horiek,

guztia ezkutatzen dute bere baitan. Laztan baten mina, bultzatu egiten dituzte hitzak, kolpeka, kolpeka, airean harresiak eraiki nahian, begiak estaliz, belarriak, ezerezean. 

Bost hatz horien artean, horrenbeste esanahi, hitzik ez, baina mutuen lanabesa, itsuen begi den tresna, leuna da bere ezetzean, bi metro karratu azal, babesteko, hotz hau guztia saihesteko, poro, zimur eta hatz artean bizi dira ametsak, beste behin ere estali itzazu beldurrak gauean, bata bestearen ondoan, estali gaitzazu zurea den domeinuan.

Euditean

Askatasunean bakarrik uler dezaket bakardadea. Bakardadean dagoela askatasuna, eta ardura, benetan aske izatearen onura. Isiltasunean entzuten baitut egia, gure egun honetako ogia, interferentziarik gabe zauriak osatzen direla, itsas oskoletan bezala gordeak, oroitzapenak direla.