egin nuen, non bestela?
Ondoan gau eta egun, orduak, eta orduak, eta orduan…
Aldareak aldare jarraitu zuen,
kandelak piztu, hautsa kendu.
Gauak zuri, egunak ere, arin, bata bestearen ondoan, ezin ihesi, aldarearen zaintzak guztia xurgatzen baitzuen.
Irudia, kandela, ikonografia, erreguak,
baina aldarea berdin,
zipitzik ez, luzaroan, kandelapean.
Eta urteak pasa dira, lilurak dirau, kandelen argiak, ohiturak, gogoak, baina aldarea aldare, goian, bego, urrun, desorekatutako angelu esanguratsuetan.
Eta orduak orduan, zuriz, eta gauak ilunenak, dagoeneko kandelek ere ezin dutelako argitu aldarte txiki hau, kobazuloan, elipsian, gertutasunean txikia dela onura, hona, ondora esan ezin dena dagoeneko kasik, atrebentzia honezkero, zergatik, gurtzearen erritua bolondresa zen eta.
Aldarea aldare,
angelu kamutsetatik ez da argirik sartzen.
Azken kandelak irauten duen bitartean, ohitura dela eta, utzi dezagun koba, argi txikian, beste norbaitek profita ditzan ametsok,
noizbait egi bilakatuko direlakoaren ilusioz.