Kode a


Hitz egin dezagun. 

Kriptografia ezkutuak, hitzak itzuli, tolestu, aldatu, trilleroen jolasetan.

Non dago esanahia? non estilo liburua? Hiztegia galdu dut, galdu dira hitzok berreskuratzeko bideak.

Zer dira ikurrok? Grafia hauek, 

ezin hausnartu, ezin arnastu, trabatzen dira hizkiak albeoloetan, nikotina zantzuak, itogarriak, morse hauen argia, itxugarria, karbono dioxidoz beteriko garajea, autoa martxan, ateak itxita.

Alarmak entzuten dira airean, kasu! Bonbardaketa, 

lubakira ihesi, 

hizkiak, gupidagabeak, 

erortzen dira, bata bestearen ondoan, 

errukirik gabe, 

galdera zaparradak, 

erantzunik ez duten galderak, 

erantzunik bilatzen ez duten galderak.

Bata bestearen ondotik, harridura ikurrak, erakusleak, salaketak, ergatibo antzuak, umezurtzak, akusatiboa.

Non dago enigma? Touringen tresna, 

gerrate honetan gurutzatzen diren hitzak, hizkiak jaurtitzen direnak, ikurrak arazteko, aurreikusi dezagun azken mugimendua, lurpera ditzagun bestela uraniozko bilduma kaltetuak, hilerri radioaktiboetan. 

Txukun, hilarria eta guzti, epigrafearekin, 

hemen dirau ahaz ez dadin, gerra kuttunenaren enigma, 

ulergaitza, 

lurrazpian, 

partikula esponentzial hauen azken patua, lurrazpian, 

biluzirik, 

oihartzunaren isiltasunean, 

heriotzean bizirik.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s