Gauza berriak

Iristen dira gauza berriak,

bat batean,

bazterrak nahasten.

Eta pizten dira irrikak,

gordeak zeuden guztiak, putzu sakonean,

lokatz artean itoak, ahaztuak, konfetia.

Ospakizunetarako apaingarriak, kandelak, postrerako goilaratxoa, txanpaina.

Pizten dira irrikak,

papur dizdiratsuak, gau hotzetan.

Mahaia afaltzeko prest, platerak garbi, eta orduak aurrera egiten dute.

Piztu dira irrikak azkenik, aspaldi antzutuak,

itzuli dira, ospakizunera batzeko.