Mash up

Bost hatz ditut eskuan,
oinarrizko bost emozioak,
estutu eta ukabila daukat,
erasotzeko.
Gizarte garaikidea,
politika, mass mediak, eztabaida gaiak.
Bitartean mundua,
eta geu bizitza arruntean murgilduak.
Hatzak moztuko nituzke,
ez gehiago idatzi.
Mingaina moztuko nuke,
ez gehiago mintzatu.
Ukabila bilakatu,
emoziorik ez, harri bat.
Jaurti nazatela,
desiren putzura, hondoraino,
erantzunik ez.
Hondoan ardi meekak entzuten dira,
eta pobrezia, eta duintasun eza, eta mikatzak diren gauzak.
Bost hatz ditut, ahozabalik,
eskuzabalik, labaintzen diren gertaerak bustitzen dituzte.
Euria ari du aspalditik,
eguraldia telebistan, terrazak hutsik.
Munduak mugikorretik ohiukatzen diardu,
ukabila naiz, emoziorik ez.
Altsatu airera,
aldarrikapena.
Ireki eskua, barruan zer dagoen asmatzeko,
akaso laztan bat,
desiren putzuan, hondoratuta,
eskua zabalik, ukabila.

No oigo llover

Ya no me acuerdo,
de la luz.
No me acuerdo, ya,
del olor de las sábanas,
la camiseta para dormir,
ese sofá gris,
las escaleras sin ascensor.
Ya no me acuerdo,
de las horas, de los silencios,
de dormir sin persianas.
De la selva,
no me acuerdo,
del sabor a salitre en el café,
el vino y la comida a domicílio,
no.
Ya no me acuerdo de la temperatura que hace dentro,
solo me acuerdo que ya no está.

Unea

Haizeak hostoak astintzen ditu.
Entzuten ditut, molekulak, espazioa zeharkatzen, ibai bat, eta oroitzapen usainak garraiatzen dituzte,
azalaren kontra igurtziz.
Feromona magnetikoak.
Hatz puntetaz oroitzen naiz, itsas usainak, egurra, zeruaren kolorea, eta maindire garbiak.
Izerdi freskoa kamisetan.
Eskua zabaltzen dut, pasa dadin denbora, eta bere molekulak, bertatik, ezin baitut harrapatu, gelditu, jaso.
Bakarrik bizi dezaket, unea.
Espazio txiki honetan pizten diren fase sinaptikoetan bizi diren oroitzapenak,
plater soinuak, hortzak garbitzen dituen iragana komunean.
Zure ileak,
egiten duen soinua, ohean lo zaudela mugitzen zarenean.
Eta beste behin uda, eguzkia, itsasoa, haizea.
Eguzkitako krema usaina, ibaietako ur gezaren zaporea ezpainetan, urteetan joko ez duzun gitarraren soken ohiartzuna gelan.
Ezin ditut gorde, pasatzen direla, ideiak, haizearekin batera korrontean oroitzapenak, eskuen tartean, sentitu besterik ez, eztanda txiki hauetan, gertatzen direnak, unean.