Inkontzienteki

Igaro gara, inertzian,
helburu, helmuga, betebeharren multzoak,
eta eragozten diogu geure buruari, denbora,
estutuz, pausoa, aurrera, bektoreak baleude bezala, norantza zihurren huntziak.
Bakarrik gaudela dakit bakarrik,
bakarrik ez gaudela dakit bakarrik,
egunsentia eta hodeiak, zeru gorrituan, ipar haizea, eta ideiak, zurrunbilo bizkorrean estutzen ditugun bitartean malkoak isurtzen zaizkigu ezkutuan, autoan lanera goazela, ohiu egiten duen norbait gortzeraino.
Galdera erretorikoen errepaso azkarra, diagnosi diferentziala, eta aurrera, gogo eta gorputzaren arteko distantziaren mugetan, errari, hosto bat, adar bat korrontean, eta eztanda kontrolatu baten bakea. Eztandak kontrolatuak izan ahalko balira bezala.
Sutea, termodinamika eta erotismoa, errotismoa, errorea, eta berriz errari.
Molekula guzti hauek bat dira, mugarik ez, eta era berean, hesiak, mugak, eta irudikatuak diren parke tematikoak.

Esperimentu metafisikoak Fukushiman