Paradoxala

palindromo bat zara,
atzetik aurrera, aurretik atzera, katebegia, loop bat, bira bat, eskuekin jaso ezin dudan zerbait.
Eta aldiro heltzen saiatzen naiz, arnasten,
nirekin gorde ahal izango bazintuzket bezala,
ito arte, baina ezin arnasa betirako gorde,
nahi izango banu ere,
gorputzak ez dit baimentzen,
fisika edo biologia kontuak dira.
Inguruan zaitut aldiro, present,
oroitzapen bilduma etxean, pilatua,
gogoan, pilatua,
barruan, barrenak, guztiak, korapilatuak,
soka bat, eta ezin askatu,
nabil, kometa bezala, inguruan,
korronteetan, biraka.
Ezin jaso eskuekin, zer jazo,
urrutira, zure usaina,
ohasia, eta basamortuko bero jasanezinak nahasten nau,
espejismoak bidean,
urrun,
dagoeneko,
oroitzapenak,
eta egunero esnatzen naiz,
hondarretan,
behinola basamortu honetan ohiana egon zela ez ahaztu nahian.

2 comentarios en “Paradoxala

  1. Creo que el tiempo…., lo cura….., creo….., pero no estoy seguro..
    Es curioso el magnetismo que tienen algunas personas…., curioso y cruel…., y te quedas ahí,,,…., pillado…, girando y girando a su alrededor….., y duele……
    Saludos amigo

Replica a Carlos Cancelar la respuesta