Planetak

Izarrekin nahasten ditut sarri,
urrutian dauden lurralde argituak,
noizbait hauen lurretan biziko ditudan abenturak asmatzen.
Izan nintzen behin atzerrian, martitzen, jupiterren, saturnoren uztaietan.
Orain lurtarra naiz, zerura begira gauero,
hauen dizdirak liluraturik,
noizbait itzuliko ote naizen galdezka.