Gau beltza

Iluntasuna pizten denean
mugak desagertzen dira,
iluntasunak dena irensten duelako,
denak berdin du.
Forma guztiak jasan daitezke metamorfosian
eta bakar bat ez,
lanbroa izan,
hotza,
hats bat,
eta hesi, horma, zirrikitu guztiak zeharkatu.
Hau da iluntasuna,
datorrela hilberri gauetan,
argi izpirik ez dagoen bitartean.

RCP (Duela 5urte)

Un naipe gira entorno a un hilo,
es un corazón,
es una pica,
es un rey,
un rombo,
tomo la baraja,
la rompo.

Trampantojo, redundante en un eje,
perplejo visor de paradojas,
juega a cartas con las horas,
todas ellas ordenadas en cola.

Rompe la baraja, hombre,
de principios construido sobre, por, entre,
con todo su cuerpo y mente.

Tarot,
el mago y la serpiente,
la fábula del hombre pudiente,
hagase todo lo que pida el señor,
arte, voluntad, sueños de valientes.
Magia, prestidigitación, quiromancia nuevamente,
técnicas todas ellas para leer la mente,
enigma que no consigo sacar del corazón inerte.

Escrituras automáticas – Groseko ardua & Good Friends

Izarrez beteta dago

zure barnea.
Hitzak erabiltzen ditut inuzenteki,
barruan daramadana deskribatzeko,
ezin da baina.
Unibertso hau eztanda bat da, hedatze uhin bat,
zure eskuek jasotzen duten arte,
eta denbora eta espazioaren arauak balioa galtzen dute,
kuantikoa zaitut, berriro ere, amaiezina, mugagabea, bidelagun.
Eta zure azalak estaltzen nau,
besarkada txikietan,
bidaiatzeko, galdu nadin berriz ere,
zure hitzetan, zure arnasan, zure eskuetan,
mugagabea delako,
pizten dena, aldiro,
begietara begiratzen zaitudanean.