zure barnea.
Hitzak erabiltzen ditut inuzenteki,
barruan daramadana deskribatzeko,
ezin da baina.
Unibertso hau eztanda bat da, hedatze uhin bat,
zure eskuek jasotzen duten arte,
eta denbora eta espazioaren arauak balioa galtzen dute,
kuantikoa zaitut, berriro ere, amaiezina, mugagabea, bidelagun.
Eta zure azalak estaltzen nau,
besarkada txikietan,
bidaiatzeko, galdu nadin berriz ere,
zure hitzetan, zure arnasan, zure eskuetan,
mugagabea delako,
pizten dena, aldiro,
begietara begiratzen zaitudanean.