Traszendentzia ariketak

Burutzen ditut,

grabetateak marruskatzen dizkidalako ideiak,

grabitateak bezala,

f(r)ikzio bidezko erredurak sortuz.

Eta eragiten ditut dikotomien jolasak, hari fin bat, estutzen dudalarik esku artean, amarauna, ihes egin ez dezaten lurrera loturik mantentzen nauten argudioak.

Pospoloak bezalakoak, ideiak, hatz muturrak, igurtzi, marruskatu, kitzikatu, eta fosforoaren usainak barruak betetzen ditu su txikian, kaiola galduetan.

Napalmaren usaina, udazkena, ziklo biologikoa itzaldu egiten da.

Epimalgutasunaren garrantzia, galdera guztien eta erantzun guztien adoste eza, hitz gurutzatuak egunkarian, letra zopa, horoskopoa.

Metodologia magikoaren gatazka,

eta bitartean jauzi egiten dira, Newtonen legeak behartuta, egunak, indar-hartzea balitz bezala, gorputzak, ezarira, arintasunak baduelako zer esanik.

Esku ahurrak, bake itunak dira batzuetan, hilarriak besteetan.

Ideiak landatzeko ongarria.

Grabitatea bezalakoa delako batzuetan arintasuna, grabetasuna arin bilakatuz, buruz goiti, ez-Newtoniarrak diren egunetan.

Idazketa automatikoak.

Audio: Eric Satie. 7 Gnossiennes II. Avec étonnement

Deja un comentario