Hipergizartea

Eskuak likatsu ditu
dagoeneko nor den ez dakien gizakiak,
litxarreri, gutizi
eta frijiituak dauden kontzeptuak
irensten dituen bitartean.
Orduartean ezin ase duen
ahantzi errazak zaizkion
ikusmolde likidoen zizka-mizka etengabean.