Zirimola

Matrioskak apalategian,
bozgorailuak, ispiluak, kaxatxoak, sekretuak eta oroitzapenak.
Leihoak zabaltzen dira, irauli da ordena,
eta ate guztiak korridore luzean ordenatuki
hotel zaharkitu batenak dirudite.
Entzuten dira argibideak,
aztarna xumeak ate azpitik, notatxoetan,
kandelapeko argiak dir-dir gauez.
Katastroetako altxorraren mapak,
katastrofeetako bidezidorrak sorgindutako gazteluan.
Anatomia liburuak, eta barraskilo eskailera luze bat, sokazko eskudela duena.
Mutur batean lotua, korapiloz josia, gakoak, kamustutako ertz zorrotzetako hitzak.
Eta kanpora jaurti soka,
soto ilunetik argira.
Leihotik at, ihesbidea, lapurrak bezala,
presondegitik bezala,
maindireaz egindako sokatik bezala.
Baina irauli da ordena.
Escherren eskutik bezala kanpoa barrua da orain, barrua kanpora darama, eta errepikatzen da.
Gurpil karratuak, plano axiometrikoak eta soinketa ariketak matrioskak estutuak,
geruzen geruzpean, gerizpean,
dadoak, ziba bat eta haurtzaroa.
Norbaitek jolastu nahi al du?
Aginduak goitik datoz, zarata,
etorriko da unea, umeon matxinada.
Bitartean, hemen ez da ezer, edo guztia,
giltzapeturik sotoa dirudien ganbaran,
labirintoa dirudien korridorean,
katastrofearen katastroan,
bizigarritasun zedularik gabeko animalien zoologiko partikularrean.

Un comentario en “Zirimola

  1. Latza! Oso testu ederra eta sonoroa, Mikel. Bejondeizula! Inporta zaizu ALDE saiorako “lapurtzen” badut testua? Aukeran, zure ahotsez nahiago, noski, baina ezin baduzu, neronek grabatuko dut (zure baimenarekin, betiere). Segi fin, artista!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s