Hitzordua

Zer da egia? Galdetu zenidan.
Egia, bakarrik, bitarrean gertatzen dena dela erantzun nizun.
Unitate bat?
Nolabait, denbora neurtzeko, hala nola.
Ezeztatu arte?
Ere.
Egia, soilik bitartean dena da. Esan nizun.
Eta ondoren? Esan zenuen.
Nabarra, arrea, zalantzagarria, beste guztia.