Makina erotizatua

Biderkatzen dira muga sentsorialak.
Biderkatzen dira bitartekaritzak.
Eta esku hotzak laztantzen ditugu, produktibitatearen langak ase ditzan afektibitate minak.
Efektibitate minez, grinez edo helburuei atxikitutako ordaina balitz lez, askatasuna.
Biluztasuna eta musu bat.
Sudurra, ezpainak eta kokotxa,
estaltzen den gizatasuna.
Eta begi mutilatuek gor-mutuen hizkuntza asmatu batean erregu dira.
Hitzik ez, aerosolak, mututasunean murgilduko dira begiak, begiradak, kopetak.
Eskuak bitartean gelaz, likatsuki hitzostuak.