Testuinguruan

Itsasoa zakar dago.
Kaleak hutsik, gauez, ilun.
Zatar entzuten da itsaskia, orroka bezala, han, hemen, orain.
Eta euri tanta hotzak, jostorratzak bezala, hatz-mutur dardarkariak danbor azalean kolpatzen. Tribalki, teilatuetan, metalezko paperontzietan, betoizko errepide malkartsuetan, belarrezko irletan.

Disonantzia kognitiboaz esnatzen gara, gorputz erdia maindireetan, beste erdia nahi eta ezinean proiektatua, etorkizun fintakoan, gero eta lausoago desitxuratuz.

Produktibo izan gaitezen, autoburutu gaitezen, auto gaitezen. Gaitezen. Zen. Ez. Senez.

Eta eginkizun kate luzeak elkarlotzen ditugu, trikotatutako lepoko erraldoietan, nahi, gogo eta betebeharrez katramilatuta.

Hari luzeak jasotzen dira eta lotu, kanpotik, barrutik. Digeritzen lanak ditugun diskurtsoak korapilatzen zaizkigu ideietan. Leunki estutu.

Zatarki, espartzuzko bufanda birziklatuak, hotza ari du eta kanpotik. Kanpoan. Negu luze hau, eta gauzak gara, baina besarkada batek zenbat min egin lezake?

Latigo bat, gurutze bat eta ispiluak nahi haina.
Medioak, medioak, eta mendi magalak so egiten gaitu beste muturretik, noiz erantzungo diogun zain.

Oilarrik ez egunsentian, motor baten burrunba ziztu bizian. Oilategian berriz deitura faltan.
Zein da oiloen soinua?
Kakara.
Bai, kakara, eta ipini iezaiozu maskara bat.
Zuzendu argia, kontrastea, ezarpenak moldatu, gordinean gorde.
Ez.
Pdf-an.
Teletipo bat, eta saguak dantzan.
Entzuten ditut teilatuan zaparradaka, euri tantak, ekaitza oldartuan.
Ateratzen ditugu barrenak, gabon borla distiratsuak bezala barrenetatik ea non dagoen egia.
Zer da hau dena?
Trikotatzaileak gara, josten, borlak, espartzua, zinta magnetiko luzeak. Hotz dago kanpoan, diotenez.
Zer demontre ahaztu dugu, non demontre utzi dugu, non demontre gaude?
Euria ari du.
Mendi magalak zain dirau.
Itsarargiak minuturo egiten du bira.
Kantaurian bufanda luzeak josten ditugu, neguan. Ihes egiteko unea iristerako.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s