Egunerokoa

Egunsentia mantsoa da.
Maindireak, errealitatea, denbora eta proiekzioak berrabiarazten dira. Bitartean,
biologia, denbora erreala isurian,
inertzia ohikoan, naturaren kontuak, argiaren errefrakzioa, animalien kantuak, tenperatura.
Hasi da eguna, eginbeharren zerrendatzea, pasibitate egoeraren egokitzapena.
Informazio eskergak ematen dira, hausnarketa ausazko kolezioetan, iraganaren eskaneoa, etorkizunaren iragarpen probabilístikoa.
Eta helburuak, eta dentsitatea, gero eta sakonagoak diren analisietan.
Orainaren birtualtasuna,
ezintasunaren gartzela anitza,
existentziaren paradoxa,
onespenaren bilaketaren erlatibotasun antzua.
Denbora fisikoa bere isurian dirau.
Kaioak kostalderantz itzultzen dira goizero, oskarbi,
eta txolarreen txio multiploak udaberria intonatzen dute, krispetak eztanda egiten bezala mikrouhin labean.
Gogoeta ultrasonikoak goizetan, lomugan, hausnarketak ihes egin aurretik harrapatu nahian.
Fite dabil gizakion denbora, fite, denbora desegituratuan.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s