Malkartsua



Oso, sortzailearen patua.
Sasiak bidean, sasi sasiak, sasoi sasiak, sasi sasoiak.
Eta temati, errepikakor, zioak, konbentzimendutik eraiki,
espazio hau, hitzez, gutuna, ituna, lurrun hau, lurrin hobe, eta merkatua, merketua, mendaitua, mendaurrean tenkatua.
Jendaurrean partekatu, gorputz hau, odol hau, ezer gutxi, oinarrizkoena. Soilena. Soilik.
Baina brandinga falta du, oihartzun guztiak eta argi estroboskopikoa.
Eta hitzok lurrun, lurrin, gotorlekua egin jauregi.
Zintzotasunak errepikakor behar du, temati, malkartsua, ezinbestean.
Eta zimenduak dira ubeldurak, eta zimeldurak dira ongarriak, eta zinema da literatur berria.
Eta inorrek ez du hausnarketarik egiteko asmorik,
non da buffet librea.
Humusa, abokadoa eta izokin katering itsurosoa.
Eduki lirainak, izen ederrak eta lerdentasun endogamoa emaiogun herriari. Herriak ez baitaki zer nahi duen.
Malkartsua da sortzailearen zoria.
Publikorik ez duen sortzailea akaso bada sortzaile?
Eta zein da muga, zein grina, zein laudorioaren beharraren muga.
Sorkuntza komunikazioa da, eta komunikazioa ezinbestean partekatua behar du.
Hortaz, seta, zimendua, errepikapena, jabetza, nia.
Bai, nia, itsusia dela uste duenak ere baita.
Eta zabaldu, lurrun hau,
zabaldu kresal hau.
Malkartsua behe lainoa,
ikusezin egiten gaituen soinu hau,
lanbro hau, errepikakorki lohitua, itsaskorra, bizkarroia.
Malkartsua da sortzailearen zioa,
egiten baita zantzua, arrasto bat bezala, itsas dadin lepoan, eskuan, memorian.
Errepikakor leloa.
Egin dezan zimendua, gotorleku honen gogoa.
Izan bedi jatorria, norantza edo norakoa, dena delakoa.
Izan dadila.
Malkartsua delako zubia.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s