Maitale Hipokondriakoa



Maitalea eszenan agertzen da, izuti eta kezkatua, gorputza aluminiozko manta termiko batekin bildua dauka, buruan zilarrezko paperaz egindako kapelu bat duelarik. Aurrera eta atzera arituko da. Hanka-hutsik dabil.

Itzali dituzue telefono mugikorrak?
Bai, ez al da hala?
Ondo da.
Guztiak?
Ederki.

Eh! Barkatu, zu!
Bai, fondoko ezkerreko lerroan, bai, zu. Zuk ere itzali duzu?
Seguru?!
Hemendik argia ikusten dut zure aurpegian, pantailaren erretroiluminazioa. Bai, mesedez, itzali, entzuten ari gaituzte eta.
Bai, entzun.

Badakizue telefono mugikorren bitartez gure kokapen zehatza ezagutzeko gauza direla, ez? Eta gero gainera orain kamara dutela eta argazkiak eta bideoak ere atera ditzaketela. Egiten edo esaten dugun guztia kontrola dezakete.

Denok itzaltzen baditugu sakelekoak salbu egongo gara.

Badakizue gainera mugikorrek erabiltzen dituzten uhinak osasunarentzat kaltegarriak direla?
Nik urteak daramatzat ezin lo eginik.
Toki guztietan daude ditxosozko uhinak, Wifia, mugikorrenak, mikrouhin labea, poliziaren komunikazio bide pribatuak, telebista eta irratiarenak.

Uhinak neurtzeko aparailu bat erosi behar izan nuen. Nirekin daramat beti soinean, eta noan tokira noala uhinen presentzia zenbatekoa den neurtzen dut.
Janariarenak ere.

Gero kontaminazio akustikoa dago, eta luminikoa, eta airearen kutsadura.
Izpi ultra moreak, ozono geruzaren zulatzearen ondorio.

Normalean etxean nagoenean salbu nago, nire etxea guztiz prestatuta dagoelako, leiho ate eta paretak babestu egin ditut, uhinen kontra. Filtro bereziak jarri ditut leihoetan argi izpiak ere garbiak izan daitezen. Zeren, badakizue argi izpiak ere uhinak direla ez? Uhin eta partikula izan daiteke era berean, momentuaren arabera. Argi arraioa. Baina hori beste kontu bat da.

Gero uraren kutsadura, akuiferoak ere hor daude, itsasoetako kutsadura eta uraren zikloa, arraskako ura filtro bereziekin iragazten dut. Britta horietako bat daukat, badakizue zer den ez? Ba hori, telebistako iragarki batean ikusi eta erosi nuen.

Ilea astean behin garbitzen dut egunero ilea garbitzea kaltegarria delako, eta gorputza hipoalergenikoa den xaboiarekin garbitzen dut, gehigarririk ez duen PH neutroa duen xaboiarekin.

Gorputz osoa depilatzen dut, badakizuelako zauriren bat egiten badugu ilean bakterio asko daudela, eta noski infekzioren bat sufritzeko aukerak asko handitzen direla? Goizero, gorputza, eguzki krema batekin babesten dut. 50 faktoredun krema. Izpi ultramoreen kontrakoa pantaila efektua duena.

Eguzkitako betaurreko bereziak ditut ere, suedian erosiak, polarizatuak eta europar batasunak bermatzen dituen segurtasun zigilu guztiak betetzen dituena.

Esan dizuet ez dudala ondo lo egiten, asko afektatzen didate uhinek, eta noski nire osasuna mindu egiten da. Telefonoa daukat, ez pentsa, baina ez da telefono mugikor bat, fijo bat da, eskerrak aspaldi fijoak digitalizatu zirela eta gaur ere testu bidezko mezuak jaso ditzakegula bertan ere.

Kablearen ontasunak gutxietsiak daude, kableak edonora eraman daitezke, eta bertan nahi duguna garraiatu, modu ziur eta seguru batean, galtzeko modurik ez duelarik.
Ez al zaudete ados?!

Badaude kontrolpean errez ditudan eguneroko bizitzako aspektu asko.
Esan dizuet higiene pertsonala, uhinen kontua, ura eta abar.

Baina gero badago kezkatzen nauen beste gauza bat, janariarena. Esan dizuet, jaten duguna oso garrantzitsua da. Zertarako balio dit uhinen efektu kaltegarria saihestea ez badut nire elikadura zaintzen.

Horregatik asko zaintzen dut elikadura, produktu organiko eta ekologikoak erosten ditu, suan sukaldatu, gasarekin noski. Eta gure baratzetako hurbileko lehengaiak erosten ditut, nondik edo zeinek saltzen duen ere kontutan hartzen dut. Baratze asko errepideetatik hurbil daudelako eta noski, ibilgailuek isurtzen dituzten burdin astunak lurrean barrena sartzen dira, gero tomateetan patatetan eta abar jaten ditugularik. Ongarriak eta pestizidak daude, azkenean benetan erosten duzun produktua ongi ezagutzen ez baduzu zure osasuna arriskuan jar dezakezulako.

Arraina jateari utzi diot, itsasoaren kutsadura maila dela eta burdin astun ugari daudelako ere itsasoan, eta hauek arrainetan pilatzen dira, arrain eta muskuluetan, itsas fruituak ere debekatu dizkiot nire buruari.

Noizean behin piszifaktorian hazitako izokina erosten dut, badakit, lotsagabekeria bat dela, baina dieta ugaria ere jatea osasungarria da. Eta Piszifaktorian erosita, ustiapenaren prozesua, nolakotasunak eta arrainen elikadura ezagutzen baditugu, ba gure burua babes dezakegu.

Haragiari dagokionez, ez dut haragirik jaten, haragi gorria ez behintzat, gaur egun animaliak antibiotiko eta hormonaz puzten dituzte eta, gorputza tenplu bat da. Kontu handia izan behar da elikadura osasunaren oinarria delako.

Noiz behinka oilaskoa jaten dut, baserrikoa noski, zelaian libre dabilen horietakoa, garbia eta osasuntsua dena.

Gero tabakoa ere naturala den marka batena erosten dut, horrenbeste alkitranik ez duen horietakoa, tabakoa ia prozesatu gabea duena. Tamalez bi pakete eguneko erretzen ditut, ea erritmoa jaisten dudan. Biriketan sumatzen dut arnas hartzerakoan kosta egiten zaidala. Baina nik uste dut, hori hein handi batean uhin elektromagnetikoen kontua dela. Eta noski ez dudanez ondo lo egiten gehiago erretzen dut, urduriago nago.

Ez dut azukrerik jaten badakizue azukrea droga bat dela, zenbat eta azukre gutxiago orduan eta hobeago. Ziur. Batzuk eztia aipatzen dute edo estebia edo horrelakoak, eztia oso osasungarria omen da, baina niri ez zait gustatzen. Animali gajoak. Ezin dudanean lorik egin Whiskia edaten dut, batzuk behi esnea edango dute eztiarekin, edo soja esnea. aAizue, eta transgenikoak?!
Nik Whiskia edaten dut, eta hor bai lokartzen naizela. Botila oso bat edan behar badut ere.

Gero erretxindu xamar egoten naiz biharamunean, baina nik uste normala dela.

Azkenean, zein mundutan bizitzea tokatu zaigu?

Heriotza Bikoitza proiektu eszenikoaren deskarteak. 2017

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s